104 kasu atzeman dituzte Hegoaldean

Osasunbideak eta Osakidetzak egindako testen %1,4 izan dira positiboak

arantxa iraola
2021eko urriaren 5a
14:36
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak 7.106 test egin zituzten atzo COVID-19aren bilakaera aztertzeko, eta %1,4 izan ziren positiboak: 104. Herrialdeka, horra atzo detektatutako kasuen banaketa: 44 kasu Gipuzkoan, 35 Bizkaian, hamabi Nafarroan, hamar Araban, eta hiru Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonei egindako testetan.

Eusko Jaurlaritzako arduradunak nabarmentzen ari dira datuak azken asteotan izaten ari diren beherakada, eta hamalau eguneko intzidentzia metatuari erreparatzen diote bereziki, 60ko langatik gertu baitago, eta behin muga hori igarota birusaren «transmisioa baxua» dela esatean baitute adituek. Azken datuen arabera, 62 da. Horiek horrela, gaur espero da Iñigo Urkullu lehendakariak esatea bertan behera utziko duela osasun larrialdia eta, murrizketak arinduta, beste aro bat hasiko dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Nafarroako Gobernuak lehengo astean sartu zuen indarrean erabaki hori.

Erietxeetako datuak ere eguneratu dituzte. Orotara, 120 lagun daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan gaitzak jota; horietako 40 ZIUetan larri daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.