AHT

AHTaren lanak lizitatzeko tramiteak hasi dituzte Gasteizen

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez, eraikuntza proiektuaren «lehen urratsa» da.

AHTaren aurkako manifestazioa Gasteizen. Artxiboko irudia. ENDIKA PORTILLO/ FOKU
unai etxenausia
2021eko urriaren 6a
12:09
Entzun

Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Abiadura Handiko Trena (AHT) Gasteizera lurpetik iristeko oinarrizko proiektua lizitatzeko agirien tramitazioekin hasi da. Eraikuntza proiektuaren «lehen urratsa» da. Hala iragarri du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.

Gonzalezek jakinarazi duenez, Ministerioak astelehenean aurkeztu zituen oinarrizko proiektua lizitatzeko agiriak, AHTa Gasteizera «lurpetik iristea» ahalbidetuko dutenak, eta dagoeneko onartu dute protokoloa; «juridikoki babestu» eta proiektua egitea bermatzen duena. Protokolo hori bera atzo sinatu zuen Aldundiak. Garraio Ministerioak sinatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Adifek sinatu beharko dute, Madrilen maiatzaren 10ean lortutako akordioa berresten duen erakunde arteko hitzarmen bat ziurtatzeko. Akordio horren arabera, AHTa gaur egungo korridoretik eta lurpetik sartuko da Gasteizera.

Aldi berean, dokumentuak proposatzen du dagoeneko martxan dagoen oinarrizko planaren informazio azterlana egitea. Ramirezek aitortu du Arkauti inguruko lanetan «egoera konplexua» dela ingurumen balioa handiko gunea delako, eta esan du azterketak egiten ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.