Koronabirusarekin gaixo ziren 17 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian

Uztailaren erdialdetik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Beste 107 kasu zenbatu dira.

Larrialdi zerbitzietako bi langile emakume bat laguntzen. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko urriaren 6a
13:31
Entzun

Kutsatzeen beheranzko joera sendotu da Hego Euskal Herrian, eta ospitaleetako okupazioak eta gaitzarekin loturiko heriotza kopuruek ere maldan behera segitzen dute. Hain justu, hildakoei erreparatuta, azken bi hilabeteetako kopururik apalena erregistratu da Hego Euskal Herrian: zehazki, irailaren 27tik urriaren 3ra
17 lagun hil ziren gaitzak jota, aurreko astean baino hamabost gutxiago. Uztailaren 19tik 25era bitarteko astetik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa.

Azken astean birusarekin zendu diren kasu horiek guztiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak dira; izan ere, aurreko astean ez da COVID-19arekin loturiko heriotzarik izan Nafarroan. Irailaren 22tik ez da izan hildakorik herrialdean.

Ospitaleetako presioari begira, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, oraintxe bertan 108 pertsona daude Hegoaldeko erietxeetan gaitzak jota, eta horietatik 38, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, larri. Atzo, hamar pertsona erietxeratu zituzten gaitzarekin: horietako bederatzi Osakidetzaren menpeko zentroetan erietxeratu zituzten, eta bakarra Osasunbidearen zentroetan.

Transmisioari dagokionez, Hegoaldean 107 positibo atzeman dituzte, birusa detektatzeko 7.847 proba eginda: Bizkaian eta Gipuzkoan 39na kasu detektatu dituzte; Araban, 21; eta Nafarroan, zortzi. Positiboen ehunekoa %1,3 da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.