'Molac legeari' buruz eginen dituzte Jagon jardunaldiak, Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak antolatuta

Hizkuntza gutxituen aldeko legearen kontra Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako ebazpenak ekarri dituen ondorioak aztertuko dituzte urriaren 22an, Baionan antolatu dituzten jardunaldietan

Sebastien Castet Euskal Konfederazioko kidea eta Sagrario Aleman euskaltzaina. BOB EDME
Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko urriaren 6a
16:42
Entzun

Hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko legea. Aitzinera begirakoak. Izenburu horrekin antolatu dituzte, heldu den urriaren 22an, Jagon jardunaldiak. Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak elkarlanean antolatu dituzte, eta Baionako Herriko Etxean iraganen dira. Ez da lehen aldia bi egiturak elkarlanean ari direla. 2016ko udazkenean ere batera antolatu zituzten Jagon jardunaldiak, sortzear zen Euskal Hirigune Elkargoan euskararen aldeko hizkuntza politikak izan beharko zukeen lekuaz gogoetatzeko. Aurten, hizkuntza gutxituen aldeko 'Molac legearen' kontra Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako ebazpenak ekarri dituen ondorioak aztertuko dituzte.

Lau aldi izanen dituzte urriko jardunaldiek. Legea eta haren helmena eta Frantziako Kontseilu Konstituzionalaren helegitearen ondorengo egoera aztertuko dituzte, lehenik, Paul Molac Bretainiako diputatuak eta Eneritz Zabaleta zuzenbide doktoreak. Ondoren, arlokako eragileen ikuspegia jasoko dute. Hezkuntza arloko eragileena lehenik: Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Aña Mari Irungarai Euskal Haziak guraso elkarteko kidea, Marie Andree Ouret Baga Biga gurasko elkarteko kidea eta Maddi Bordagarai Uda Lekuko koordinatzailea arituko dira mahai inguruan.

Hautetsien ikuspegia jasoko dute ondotik. Max Brisson Errepublikanoetako senataria, Mathieu Berge Akitania Berria eskualdeko hautetsia, eta Antton Kurutxarri EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak hartuko dute hitza. Azkenik, hizkuntza akademietako ordezkariak mintzatuko dira, Okzitania, Bretainia eta Kataluniako akademietakoak eta Euskaltzaindikoa. Luxi Detxart Euskal Konfederazioko kideak eta Sagrario Aleman euskaltzainak emanen diete bukaera jardunaldiei, ondorioen aurkezpenarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.