Ezbeharra

Eskalatzaile gipuzkoar bat hil da Pirinioetan, amilduta

Emakumea Errenteriakoa zen, eta 46 urte zituen. Huescako Picos d'o Infierno menditik erori da.

Picos d'o Infierno. WILLTRON (CC BY-SA 4.0)
2021eko urriaren 7a
12:23
Entzun

Atzo eguerdian eman zuten albistearen berri, 14:40 inguruan, Aragoiko 112 zenbakiaren larrialdi zerbitzura egindako dei baten bidez. Antza, Pondiellosetik Picos d'o Infierno mendira igotzeko horma batean gertatu zen ezbeharra, eta 200 metrotik jausita hil da eskalatzaile gipuzkoarra. Emakumeak 46 urte zituen, eta beste eskalatzaile kide euskaldun batekin joana zen Pirinioetara.

Larrialdi deia jasotzean, Panticosako salbamendu talde bat joan zen inguru horretara, eta bertaratu zirenean eskalatzailearen hilotzarekin egin zuten topo: harrizko horma baten oinarrian zegoen, hilda. Beste laguna, aldiz, hormaren 100 metroko garaieran zegoela esan dute.

Oarsoaldeko Hitza-k jakinarazi duenez, Sonia Herce da hildako emakumea, Hondarribian oso ezaguna, Amuitz merkatarien elkarteko idazkaria zen eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.