SEXU ABUSUAK

Fiskalak sei urteko zigor eskaera berretsi du Basauriko entrenatzaile ohiarentzat

Sententziaren zain gelditu da epaiketa. Fiskalak sinesgarritasuna eman dio abusuak salatu zituen adingabeari.

Akusatua, atzoko auzi saioan. MONIKA DEL VALLE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko urriaren 7a
17:24
Entzun

Bukatu da atzo eta gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian Basauriko futbol entrenatzaile ohi baten aurka egindako epaiketa, eta, hala, sententziaren zain gelditu dira sexu abusuak salatu zituen adingabea eta abusuak egiteaz akusatutako 62 urteko gizonezkoa. Fiskalak eta akusazio partikularrak zigor eskaerak berretsi dituzte: sei urteko espetxe zigorra galdegin du fiskalak, eta zortzi urtekoa familiaren ordezkari gisa aritu den akusazio partikularrak.

2014tik 2018ra egindakoak dira adingabeak salaturiko erasoak: 8 eta 12 urte artean zituen abusuak salatu dituen mutilak orduan. Atzoko auzi saioan adingabeak berak eta haren inguruak azaldu zutenez, J.I.B akusatua Baskonia taldeko futbol eskolako entrenatzaile aritzen zen Basaurin, eta han ezagutu zuen mutila. Familiaren lagun egin zen, opariak egiten zizkion umeari, eta sendiari laguntza ekonomikoa ere eman zion. Orduan hasi ziren abusuak: ukituak egiten zizkion, film pornografikoak ikusarazten, masturbatzen, eta batzuetan bera masturbatzera behartzen.

Sinesgarritasuna

Fiskalak sinesgarritasuna eman dio adingabearen testigantzari, eta gogoratu du talde psikosozialek ere hala egin dutela. Adierazi du, gainera, mutilak bertze deklarazio batean abusuak ukatu izana ulergarria dela, akusatuarekin zuen harremanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.