Albistea entzun

Hegoaldeko gobernuek bere bidea egingo dute

 

Iñigo Uriz / Foku -

2021eko urriak 8

Espainian, PSOEk zein Unidas Podemosek etxebizitza legea aurrera ateratzeko hitzarmena lortu ondotik, egitasmo horren xehetasunak ezagutzea falta da. Gorteetan oraindik bide luzea dute egiteko. Haatik, Nafarroako Gobernuko iturriek aurreratu dutenez, ez dago berritasunik, eta hainbat arlotan aurreratuago daude, bai Nafarroan, bai eta Araban Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, etxebizitza politikak garatzeko eskumena dute Nafarroako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak, eta azken urteetan bere bide propioa jorratu dute.

Adibidez, Unidas Podemosen eta PSOEren akordioak proposatzen du etxebizitza hutsen jabeei higiezin ondasunen gaineko zergaren bidez gainkarga bat jartzea, eta horretarako legeak etxe huts bat zehazki zer den definitu behar du. Hain zuzen ere, EAEk zein Nafarroak lan hori aurreko urteetan egin dute: zehazki, Nafarroak lehen aldiz 2013ko etxebizitza legean ezarri zuen definizio hori; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 2015eko legean—PSE-EEk, EH Bilduk eta UPDk babestu zuten lege hura—. Erkidegoetako gobernuak etxebizitza hutsen gainean arautu ezin dutela argudiatuta, PPren gobernuak Auzitegi Konstituzionalera eraman zituen bi legeak.. Haatik, 2018an, Konstituzionalak ontzat jo zuen euskal administrazioek etxe hutsen gainean arautu ahal izatea.

Definizioari dagokionez, Nafarroan, urtean sei hilabetez inor bizi ez diren etxeak hutsik daudela zehazten da. Erregistro bat sortu da, baina ez da gainkargarik jartzen. Jaurlaritzak, berriz, ekainean dekretu bidez proposatu zuen etxe hutsei metro koadroko hamar euroko kanon bat ezartzea. Udalek bilduko dute tasa hori, eta bi urtez erabili gabeko etxebizitzei aplikatuko zaie —bigarren etxebizitzak eta lan edo osasun arrazoiengatik bizitokia aldatu izana salbuetsita daude, besteak beste—.  

Espainiako akordioak gazteentzako 250 euroko bonu sozial bat sortzeko asmoa du, baina Hego Euskal Herrian hori jada egiten da. Bi gobernuek gazteei zuzendutako egitasmoen bidez. Zehazki, zerga kenkarien bidez, errentaren %50 itzultzen diete maizter gazteei, gehienez ere 250 euro ordainduta. Hala ere, badira berezitasun batzuk. Nafarroaren kasuan 23 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta gehienezko errenta 650 eurokoa izan behar du. Jaurlaritzan Gaztelagun programa, berriz, 23 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago, hiru urtez jaso daiteke laguntza eta gehienezko errenta aldatu egiten da tokiaren arabera — hiriburuetako gehienezko errenta 750 eurokoa da, 10.000 biztanletik gorako herrietan, 650 eurokoa eta gainerakoetan 600 eurokoa—.

Alokairuaren prezioa arautzeari begira, Nafarroan urrats gehiago hartzeko prest dira. Datorren urtean Nafarroako Gobernuak etxebizitza lege proiektua aurkeztuko du. Berritasun nagusia izango da alokairuaren iraunkortasunaren indize bat ezarriko dela. Etxebizitzaren ezaugarrien arabera, gehienezko alokairu errenta bat kalkulatuko du adierazle horrek eta maizterrentzat arrazoizko errenta izatea bilatuko du. Adierazle horren arabera, hainbat zerga kenkari ezarriko dira, halaber. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Informazioak enpresan duen balioa. ©Oreka IT

Informazioaren balioa zure prozesuen kontrolean eta kudeaketan

Oreka IT

Bizi ala hil? Arrakasta izan ala itxi? Zure enpresan sortutako informazioa kontrolatzeak zure prozesuen kudeaketa hobetzen lagunduko du, lan errepikakorrak eta garestiak aurreztuko ditu, eta gertaeretan oinarritutako erabaki hobeak hartzeko modua emango du.

Eraldaketan eragile eta bidelaguna izatea da EMUN kooperatibaren asmoa, enpresa, erakunde eta gizarte eragileekin batera eraldaketarako bideak irekitzen laguntzea. Irudian, EMUN kooperatibako kide batzuk. ©EMUN

Norbera eraldatzea bestearengan eragiteko

Emun

Bezeroari hobeto erantzuteko eta emunkideak ahalduntzeko bere antolamendua eraldatzeko zereginean dihardu EMUN kooperatibak.

Be Veggie, Euskadiko jaialdi beganoa

Be Veggie, zure hitzordu beganoa

Ficoba

Ficoba fundazioak bultzatutako eta antolatutako Be Veggie jaialdi beganoaren hirugarren aldia abian da. Ohi bezala, Ficoban izango da, abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.