Altuna III.a 22-17 Elordi

Altunak lan eginda irabazi dio Elordiri

Final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua eskuratu du amezketarrak. 18-17ra gerturatu da Elordi, baina azken lau tantoak jarraian egin ditu Altunak.

Altuna eta Elordi elkar besarkatuta, gaur, Eibarren (Gipuzkoa) jokatu duten neurketaren amaieran. ANDONI CANELLADA / FOKU
2021eko urriaren 10a
18:46
Entzun

Kostata, baina Jokin Altunak lortu du bere lehen puntua Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Aitor Elordiri gailendu zaio atzo lehen jardunaldian, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, 22-17.

Elordik neurketaren hasieratik utzi zuen argi ez ziola ezer oparituko amezketarrari. Neurketa ona egin zuen mallabitarrak. Asteon argi utzi zuen BERRIAn «pilotari handiei aurre egiteko gai» dela erakutsi nahi duela, eta halaxe egin du.

Elordik, markagailuan 18-17 zihoazenean, airez kanpora bota zuen pilotakada bat, eta hura izan zen tanto erabakigarria. Hurrengo hirurak erreskadan egin zituen Altunak. Neurketa ere aurretik hasi du gipuzkoarrak (9-1), baina tanto bakarrera gerturatzea lortu zuen bizkaitarrak.

Bigarren jardunaldian Altunak Etxeberriaren aurka jokatuko du Bergaran (Gipuzkoa), eta Elordik Bengoetxea VI.a izango du parean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.