Atxiloketa

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bederatzi auto eta hamar edukiontzi erretzea egotzita

Ibilgailuak eta edukiontziak bart gauean erre zituzten Altza auzoan, 1:00 aldera. Atxilotuak 43 urte ditu.

Auto batzuk sutan, bart, Altzan (Donostia). @BOMBEROSEUSKADI
2021eko urriaren 10a
19:18
Entzun

Bart gauean bederatzi auto eta hamar edukiontzi erre dituzte Donostiako Altza auzoan, eta jada atxilotu dute txikizioen ustezko egilea. Sua goizaldeko ordubatak aldera hasi da Bertsolari Txirrita kalean.

Orduan bertaratu dira hara suhiltzaileak eta udaltzainak, eta unean bertan identifikatu dute atxilotua. Han eskuratutako datuei esker ekin diote ikerketari, eta 43 urteko gizona haren ondorioz atxilotu dute arratsaldean.

Donostiako Udaltzaingoak salaketa jartzeko eskatu die autoak su hartu dienei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.