Datuak

Portugaleteko egoitza batean 50 egoiliar eta 11 langile kutsatu dira

Egoiliar guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartua zuten. Egoiliar eta langile denak asintomatiko daude.

Egoiliar bat zaharren egoitza batean, artxiboko irudian. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko urriaren 12a
14:41
Entzun

Bizkaiko Diputazioak jakitera eman duenez, agerraldi bat atzeman dute Portugaleteko (Bizkaia) Rodriguez Andoni V adinekoen egoitzan: 50 egoiliar eta 11 langilek positibo eman dute. Positibo eman duten egoiliar guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartua zuten irailaren amaieratik, eta langileek txertoaren pauta osoa jasoa zuten. Kutsatutako guztiak sintomarik gabe daude. Bakar bat ere ez dute ospitaleratu, baina isolatu egin dituzte denak, eta debekatu egin dituzte kanpoko bisitak, badaezpadako neurri gisa.

Nafarroan, 33 positibo

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 1.570 diagnostiko proba egin zituzten COVID-19a atzemateko, eta horietatik 33k eman zuten positibo. Positibo tasa %2,1 da, beraz. Horrez gain, Osasunbideak jakinarazi du atzo ez zutela gaixorik ospitaleratu. Une honetan, 21 gaixo daude gaitzarekin Nafarroako ospitaleetan ingresaturik, horietako lau ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak datorren astelehenean eguneratuko ditu datuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.