Albistea entzun

EHGAMek hausnarketa ziklo bat egingo du, aro berri bat hasteko

Zikloak hiru helburu nagusi izango ditu: mahai gainean jartzea Euskal Herriko «sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak»; EHGAMen ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea «pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei»; eta EHGAMen ibilbide berria birpentsatzea.

EHGAMek deituriko elkarretaratze bat, artxiboo irudian
EHGAMek deituriko elkarretaratze bat, artxiboo irudian jon urbe / foku Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko urriak 13

EHGAM sexu askapenerako erakundeak «puntu eta koma bat» jarri asmo du bere ibilbidean. «EHGAM berrirudikatzen, birpentsatzen, birformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko», KOSA —Koronabirus Osteko Sexu Askapena— hausnarketa saioa egingo dute urriaren 27tik azaroaren 6ra. Izen ematea datorren astean zabalduko dute, EHGAMen webgunean.

KOSAk hiru helburu nagusi izango ditu, ohar bidez azaldu dutenez: mahai gainean jartzea «Euskal Herriko sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak»; EHGAMen ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea «pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei» —egun antolatuta nahiz antolatu gabe daudenei—; eta EHGAMen ibilbide berria birpentsatzea. «EHGAMek puntu eta koma bat idazten du gaur bere historian, eta ziklo berri bat irekitzen du. Aro berri honetan, gure ekintza politikoak gure aurrekoen printzipio emantzipatzaile eta eraldatzaile berdinei heldu nahi die», nabarmendu dute.

Hausnarketa zikloaren egitaraua ere zehaztu dute: urriaren 27an eta 30ean eta azaroaren 4an saioak egingo dituzte Arrasaten, Hernanin (Gipuzkoa) eta Izarran (Arbaba). Ondoren, azaroaren 6an, Bilbon elkartuko dira, hausnarketa zikloa amaitzeko. Hainbat mahai inguru antolatu dituzte egun horretarako: 10:00etan, Genero disidentziak deiturikoa; 12:00etan, Kultura ez heteroarautua, eta, 15:30ean, LGBT+ euskaraz eta euskaratik: gure borroketan euskarak duen lekuaz eztabaida saioa. Azkenik «EHGAM berramesteko unea»izango dute, 17:30ean hasita.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ibaizabalen hilotz agertu den gazte baten heriotza ikertzen ari dira

Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat

Bizkaiko Diputazioak adingabe migratzaileei arta emateko duen zentro batean bizi zen. Galdakaon aurkitu zuten gaztea, hilda
 ©BERRIA

OSASUN SISTEMAREN ATE NAGUSIAN, EZINEAN

Arantxa Iraola

Egiturazko gabeziak larriagotzea eragin du COVID-19ak lehen mailako arretan; izurria kudeatzeko hartu diren neurriek ere trabaz bete dute osasun sistemara heltzeko bidea. Osakidetzako langileek deituta, protestak egingo dira gaur.
Rafa Rotaetxe Altzako osasun zentroko atarian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Zentroetara etortzeari utzi dio jende askok»

A. Iraola

Rafa Rotaetxe. 1989tik ari da Altzako osasun zentroan, familia mediku. Izurriak lan zama handia ekarri duela esan du, eta baliabideen urriak eta neurri egokien faltak bidea zailtzen dutela.
Rosa Aginako eta Ana Carracedo lantoki duten osasun zentroaren atarian. ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Esku nahikorik ez dago telefono deiak hartzeko»

Edurne Begiristain

Rosa Aginako eta Ana Carracedo. Lehen arretako administrariak dira: «ahituta» daude, arta behar duten paziente denen eskeei erantzun ezinik. Lan karga eta langile eskasia salatu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.