Koronabirusa

Nafarroako HHko eta LHko umeek aukera izango dute patioan maila berekoekin elkartzeko

Gaurtik aurrera indarrean egongo da neurri berria.

Zuhaizti eskolako ikasleak, astelehenean. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko urriaren 13a
12:56
Entzun

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak erabaki du ikastetxeetan COVID-19ari aurre egiteko hartzen dituzten neurriak pixka bat malgutzea. Hori horrela, gaurtik aurrera HH Haur Hezkuntzako eta LH Lehen Hezkuntzako ikasleek maila bereko ikasleekin elkartzeko aukera izango dute patioan daudenean. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren irudiko, mesedegarria izango da haurren harremanetarako.

Maskarari dagokionez, berriz, aldaketarik ez: HHko umeek patioan kentzeko aukera izango dute; ez, ordea, LHkoek.

Nafarroan ez ezik, astelehenetik neurri malguagoak dituzte Ipar Euskal Herriko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan ere. Ipar Euskal Herriko 11 urte bitarteko ikasleei maskara kendu zieten, baina jantzita segituko dute zaharragoek. Alderantziz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek eta Batxilergokoek erantziko dute, kanpoan daudenean eta distantzia mantenduta, edo kanpoan «jarduera fisiko bizia» egiten dutenean; LHkoek, aldiz, ez. Hori bai, maila bereko ikasleak elkartzeko aukera izango dute patioan, eta ez soilik talde berekoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.