Azken ordukoa

EHUko ikaslea da Leioako campusean atzo eskopeta batekin tiroka aritu zen gaztea

Erasotzaileak 21 urte ditu, eta Ertzaintzak atxilo eraman zuen. Unibertsitateak zabaldu duenez, «espediente ona» du.

Ertzainak tiroketa izan den eraikinaren parean, atxiloketaren ondotik. MIGUEL TOñA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 13a
19:30
Entzun

Gizonezko bat eskopeta batekin sartu zen atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, 19:00ak aldera. Zientzia eta Teknologia fakultatean sartu zen, eta tiroka hasi zen; kontatu dutenez, 40 tiro inguru eman ditu, fakultatearen barrenetik eta leihoetako kristalak zulatu zituen. Gertatutakoaren berri izandakoan, Ertzaintza bertaratu zen campusera, eta ordubetera gizona atxilo eraman zuten; suzko arma batekin mehatxuak egitea eta kalteak eragin izana leporatuta atxilotu zuten. Emandako datuen arabera, erasotzailea 21 urteko gazte bat da. Halaber, argitu dutenez, ez da zauriturik izan; kalte materialak baizik ez dira izan.

Unibertsitateak zabaldu duenez, tiratzailea hango ikaslea da, eta «espediente onekoa».

Polizia abisua jaso eta minutu gutxira bertaratu zen campusera. Egoera kontrolatzeko ahaleginean, eremutik alde egiteko eskatu zieten bertan ziren ikasleei, campusa hustu zuten, eta ikasleek debekatuta izan zuten eraikinean sartzea. Hainbat minutuz, anabasa izan zen nagusi, jendeak informazio nahasia izan baitu gertatzen ari zenari buruz.

Erasoa gertatu den momentuan campusean ziren zenbait gaztek sareen bidez zabaldu zuteb informazioa. Ziurtatu zutenez, ziurgabetasuna zen nagusi.

Tiroketa gertatu eta ordu batzuetara, Eva Ferreiro EHUko errektoreak ere lasaitasun mezua zabaldu zuen Twitter bitartez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.