Albistea entzun

Espainiako Gobernuaren dekretua

 

Berria -

2021eko urriak 14 12:36

Irailaren 14an, argindarraren garestitzeari aurre egiteko dekretu bat onartu zuen Espainiako Gobernuak, eta haren eskutik herritar gehienei faktura jaitsi egin zaie. Kongresuak gaur berretsi ezean, neurriak indargabetu egingo dira. Hona neurri nagusiak:

Zergen jaitsiera

Uztailean, argindarraren gaineko BEZa %21etik %10era txikitu zuen behin-behinean. Irailean, argindarraren gaineko zerga %5,11tik %0,5era murriztu zuenu urtea bukatu arte. Gehiago txikitzea debekatzen du Europako Batasunak. Gainera, argindar sorkuntzaren gaineko %7ko zergaren ordainketaz libre izango dira konpainiak beste urte erdiz.

Gehiegizko saria etetea

Bi neurri dira. Batetik, zentral nuklearrek eta hidroelektrikoek ez dute jasoko CO2 isurketa eskubideen ondorioz gasak ordaintzen duen saria. Bestetik, gasak berak duen gainkostuaren zati bat ez pagatzeko formula bat egon da: zentral hidroelektrikoek eta nuklearrek megawatt orduko hogei eurotik gora jasotzen duten diru guztia itzuli beharko dute konpainiek.

Enkante txikiak

Argindar konpainia handiak (Iberdrola, Endesa, Naturgy eta EDP) behartuta daude argindar enkanteak egitera konpainia txikien eta industrien artean. Enkanteetan handizkako merkatuan baino prezio txikiagoa izan ohi du.

Gas tarifa arautua

Gasaren hiru tarifa arautuetan ere esku hartu du Espainiako Gobernuak. Hiru hilabetero errebisatzen dira, eta balizko garestitzea %4,6ra mugatuko du.

Tarifa arautuaren aldaketa

Enkante txikien prezioa ere erabiliko da hura kalkulatzeko.

Uraren legearen aldaketa

Ur konfederazioek zehaztuko dute beren arroetako urtegi handietan gutxienez eta gehienez zenbat ur hustu daitekeen argindarra sortzeko. Konpainiek urtegiak nahierara hustu ditzaten eragotzi nahi du neurriak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Informazioak enpresan duen balioa. ©Oreka IT

Informazioaren balioa zure prozesuen kontrolean eta kudeaketan

Oreka IT

Bizi ala hil? Arrakasta izan ala itxi? Zure enpresan sortutako informazioa kontrolatzeak zure prozesuen kudeaketa hobetzen lagunduko du, lan errepikakorrak eta garestiak aurreztuko ditu, eta gertaeretan oinarritutako erabaki hobeak hartzeko modua emango du.

Eraldaketan eragile eta bidelaguna izatea da EMUN kooperatibaren asmoa, enpresa, erakunde eta gizarte eragileekin batera eraldaketarako bideak irekitzen laguntzea. Irudian, EMUN kooperatibako kide batzuk. ©EMUN

Norbera eraldatzea bestearengan eragiteko

Emun

Bezeroari hobeto erantzuteko eta emunkideak ahalduntzeko bere antolamendua eraldatzeko zereginean dihardu EMUN kooperatibak.

Be Veggie, Euskadiko jaialdi beganoa

Be Veggie, zure hitzordu beganoa

Ficoba

Ficoba fundazioak bultzatutako eta antolatutako Be Veggie jaialdi beganoaren hirugarren aldia abian da. Ohi bezala, Ficoban izango da, abenduaren 4tik 6ra, abenduko zubiarekin bat eginez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.