Taiwan

Gutxienez 46 lagun hil dira Taiwango eraikin batek su hartu ostean

Suhiltzaileen arabera, baliteke heriotza kopuruak gora egitea, 41 lagun ospitaleratu baitituzte. 

Su hartu duen eraikina, gaur goizaldean. KAOHSIUNGO SUHILTZAILE DEPARTAMENTUA / EFE
2021eko urriaren 14a
12:53
Entzun

Taiwan hegoaldeko Kaohsiung hiriko eraikin batek su hartu du goizaldean, eta gutxienez 46 lagun hil dira ezbeharraren ondorioz. Suhiltzaileen arabera, beste 41 ospitaleratuta daude, eta, ondorioz, baliteke heriotza kopuruak gora egitea datozen orduetan.

Lehen ikerketen arabera, sua 3:00 aldera —21:00ak Euskal Herrian— piztu da, hamahiru pisuko eraikinaren lehen solairuan. Handik, berehala zabaldu da eraikineko etxebizitzetara eta merkataritza zentrora. Suhiltzaile Departamentuaren arabera, etxebizitza horietan adineko pertsona ugari bizi ziren, eta haiek erreskatatzeko bi txanda egin dituzte: denera, 62 lagun atera dituzte handik, baina horietatik zazpi hil egin dira, zaurien ondorioz.

Sua kontrolatzeko, berriz, bi ordu behar izan dituzte, eta beste bi hura guztiz itzaltzeko. Departamentu hartakoek nabarmendu dute «operazio zaila» izan dela. Denera,159 lagun aritu dira erreskate lanetan, eta 75 ibilgailu mobilizatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.