SAIOA ITXI

Hasiera / Politika

Zapatero: «Moncloan gehien hunkitu nintzen eguna»

ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri eta hamar urtera, albistearen berri izan zuen eguna gogoan izan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadin

Zapatero Radio Euskadin, atzo. EITB

Berria

2021eko urriak 15

ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuen eguna gogoratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadiko Boulevard saioan.

«Idatzia irakurri nuenean, iragarria zigutena berresten zuen; bada, eragin handiko sentimendu bat izan nuen [...]. Moncloan egin nituen egun guztietatik agian gehien hunkitu nintzena izan zen». Gizarteak ordutik hona eginiko bideagatik galdetuta, gobernuburu ohiak azaldu du euskal herritarrekiko «mirespena» duela, eta armagabetzea «betiko» izan dela nabarmendu du.

Bestalde, Arnaldo Otegik eta Iñigo Urkulluk ETAk jarduera armatuarekin amaitzeko eskainitako «laguntza» aitortu du, eta batez ere Jesus Egigurenek erakutsitako «prestasuna» goretsi.

Egigurenek, berriz, Efe agentziari eskainitako elkarrizketa batean adierazi du ETAren amaiera «imajina zitekeen onena» izan zela: «Orain ETAko kideei egiten dizkieten omenaldi txikiez kexatzen gara».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna