Urkullu: «AHTaren lanen kudeaketa guk hartzea hoberena da Euskadirentzat»

Abiadura handiko trenaren lanak Jaurlaritzak kudeatzearen alde agertu da Iñigo Urkullu lehendakaria, «inbertsioei eustea eta aurrekontu osoa gauzatzea bermatuko lukeelako».

AHTren lanak Atxondon (Bizkaia), iaz. ENDIKA PORTILLO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko urriaren 15a
12:06
Entzun

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur esan du AHT abiadura handiko trenaren lanetan aurrera egiteko «hoberena» dela Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzea lanen kudeaketa, Gipuzkoako zatiarekin egin zen bezala. «Inbertsioei eustea eta aurrekontu osoa gauzatzea» ahalbidetuko luke horrek, Urkulluren hitzetan. Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko bozeramailearen galderari erantzunez esan du hori Urkulluk, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. AHTaren lanen atzerapenei buruz galdetu dio Iturgaizek Urkulluri. Iturgaizek esan du PP Espainiako Gobernuan zenean AHT «bideratuta» zegoela, eta orain Pedro Sanchezek «irtenbiderik gabeko bide batera» eraman duela proiektua, EAJ bidelagun izanda.

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zatiaren obrak kudeaketa enkargu baten bidez egin zituela gogorarazi du Urkulluk. Lanak 2019ko uztailean amaitu zirenean, Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskaini zion bide horri jarraipena ematea AHTaren beste zati batzuetan, eta Urkulluk azaldu dio orain aukera hori berriro jarri diola mahai gainean. Lan horien atzerapenak «arazo» bat direla onartu du lehendakariak, eta aukera bat galtzea dakarrela, trenbide konexio horrek lehentasuna baitu Europako korridore atlantikoaren barruan. Urkulluk berretsi du Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean akordio bat dagoela obra egiteko eta trena lurpetik iristeko Bilbon eta Gasteizen, eta argi utzi du Jaurlaritzak akordio hori «osorik» betetzea eskatuko duela aurrerantzean ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.