Elena Odriozolak sari nagusia irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan

Haur liburu ilustratuei ematen zaien sari ospetsu eta zaharrenetarikoa da, eta lehen aldiz irabazi du euskal sortzaile batek.

Elena Odriozola. JUAN CARLOS RUIZ/FOKU
2021eko urriaren 15a
16:21
Entzun

Sentimientos encontrados lanerako egindako ilustrazioengatik eman diote saria, zehazki. Ediciones Modernas el Embudo argitaletxearen lehen lana izan zen, eta Gustavo Puerta Leisserekin elkarlanean sortu zuen Odriozolak. Zazpi pertsonaia ditu liburuak, eta testu filosofiko klasikoak ditu oinarri. Denonartean argitaletxeak eman du euskaraz, Etxean barrena izenburuarekin, eta Juan Kruz Igerabidek euskaratuta.

Bratislavako Biurtekoaren epaimahaiko kideek liburu honen izaera esperimentala nabarmendu dute, irakurketa mota ezberdinak baimentzen dituena. Hari narratibo askotarikoak sortzeko ilustrazioaren erabilera ere azpimarratu dute.

Aurrez ere saritutako lana

Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, Unescoren Eslovakiako Batzordeak eta Haurrentzako Nazioarteko Arte Etxeak antolatzen dute biurtekoa. Galtzagorri elkarteak jakinarazi duenez, nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen ditu sariketak bi urtez behin.

Liburuak beste aipamen batzuk ere jaso ditu jada, hala nola: Municheko Nazioarteko Liburutegiak argitaratzen duen White Ravens katalogoan aipatua izan zen 2020an eta Banco del Libro erakundeak (Venezuelako IBBY) egin zuen 2020ko Liburu Onenetan Kontzeptu Berritzailea aipamena eskaini zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.