Migrazio krisia

Gaur itsasoratuko da berriz 'Aita Mari' ontzia

Ontziari egin dioten erreforma berriari esker, pertsona gehiago erreskatatu ahal izango dituzte.

Aita Mari ontzia migratzaileak erreskatatzen Mediterraneoan. BERRIA
unai etxenausia
2021eko urriaren 15a
17:01
Entzun

Gaur itsasoratuko da SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia Burrianatik (Herrialde Katalanak) Mediterraneo itsasoko SAR eremura.

Azken hiru hilabeteetan, erreformak egin dizkiote ontziari, pertsonen edukiera 120tik 150era handitzeko. Horri esker, jende gehiago erreskatatu ahal izango dute. Era berean, urteko prebentziozko mantentze lanak egin dizkiote ontziari. Besteak beste, erreskateekin beharrezko ziurtagiriak berritu dituzte. Horri esker, salbamendu misioak egiten jarrai dezake, berme handiagoarekin.

Migrazio krisia

Aita Mari ontziko kideek adierazi dute Mediterraneoko migrazio krisiak «okerrera» egin duela azken urtean, hobera egin beharrean; izan ere, 2020an hil zirenak halako bi hil dira 2021ean. Era berean, Libiako eta Greziako kostazainek indarkeriaz egindako kanporatzeak gaitzetsi dituzte. «Milaka pertsona arrisku eta trauma konponezinak jasaten ari dira, oinarrizko giza eskubideak bete gabe», gehitu dute.

Azkenik, esan dute salbamendu lanetan eta Greziako Vial errefuxiatu eremuan laguntzen jarraituko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.