Albistea entzun

Nafarroa Oinez

Tafallako Garces de los Fayos ikastolak hartu du lekukoa

Bi egunetan egin dute jaia, Lizarrako Ikastolak antolatuta. Eguraldiak lagundu ez badu ere, arazorik gabe bete dute egitaraua. Datorren urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak antolatuko du.

Formatu txikian egin duten arren, lehengoen antzerako irudi bat edo beste utzi du 2021eko Nafarroa Oinezek.
Formatu txikian egin duten arren, lehengoen antzerako irudi bat edo beste utzi du 2021eko Nafarroa Oinezek. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko urriak 17 13:57

«Lizarra eta Lizarrerria ez lirateke gauza bera izango ikastolarik gabe». Unai Gardokiren hitzak dira, Lizarrako Ikastolako zuzendariarenak, gaur esandakoak. Bi urtez prestatzen ibili ondoren, bi egunetan ospatu dute 2021eko Nafarroa Oinez Lizarran (Nafarroa), eta gaur egin dute ekitaldi instituzionala. Ekitaldi hori kanpoan egin behar zuten berez, baina, euria dela-eta, Los Llanos zinema aretoan egin dute.

Izan ere, euria lagun izan dute asteburuan Lizarran. Osasun neurriak dagoeneko malgututa dauden arren, pandemiak nabarmen baldintzatu du aurtengo jaia; hainbat hilabete zeramatzaten hura prestatzen. Antolatzaileek hasi aurretik azaldu zutenez, «pandemiak markatutako egoeretara» moldatu behar izan dute, eta «formatu txikian» antolatu dute.

Besteak beste, ez da egon zazpi guneak lotzen zituen ibilbiderik, ezta sarrerarik ere. Hala ere, hainbat adinetako publiko andana izan da ekitaldietan, eta pozik agertu dira antolatzaileak. Amaiera ekitaldian atzera begira jarri da Gardoki, eta Lizarrako Ikastola duela 50 urte «ametsa zen errealitate bat» dela esan du: «Ameslari talde batek gizartean sinetsi zuen, eta gaur jadanik botata ditu erroak eredu horrek».

Zenbait erakundetako ordezkariek ere hartu dute hitza. Koldo Leoz Lizarrako alkateak euskaraz bizitzeko eskatu du, «egunerokotasuneko eremu guztietan normalizatu dadin. Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuaren ordezkariak, berriz, ikastola zoriondu du 50 urte betetzeagatik, baita «euskal kulturaren berreskurapenean» egiten duen lanagatik ere.

Beste hainbat erakundetako eta euskalgintzako eragiletako ordezkariak ere bildu dira ekitaldian, eta musika eta dantza emankizunak egin dituzte tartean.

Lekukoa, Tafallara

Ekitaldiaren amaieran, ohikoa den moduan, datorren urteko jaia antolatzeko ardura izango dion ikastolari eman diote lekukoa. Tafallako (Nafarroa) Garces de los Fayos Ikastola izango da. Haren ordezkariak «ilusioz eta gogoz» hartu dute erronka, adierazi dutenez.

Iaz antolatu behar zuen Lizarrako ikastolak jaia, ikastetxearen 50. urteurrenarekin batera, baina, COVID-19aren izurria dela-eta bertan behera utzi behar izan zuten. Bi urtez lanean ibili ondoren, «ilusio eta maitasun handiz» antolatu dute jaia, baita Nafarroa Oinez-ekin zerikusia duten beste zenbait ekintza ere. Abuztuan, esaterako, ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizuna egin zen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritar batzuk paseoan, Iruñean ©Iñigo uriz / FOKU

Beste 655 kasu atzeman dituzte Nafarroan, pandemiako bigarren daturik txarrena

Irati Urdalleta Lete

COVID-19a atzemateko egindako proben %16k positibo eman dute Nafarroan. 124 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetan.

Miarritzeko aireportuaren artxiboko argazkia ©Isabelle Miqulestorena

Etxegabe batena da Miarritzen aurkitutako giza eskeletoa

Berria

Orain dela urte batekoa litzateke heriotza lehen ikerketen arabera. Ez dute uste krimen bat izan denik

Baionako txertaketa gunea, artxiboko irudi batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Txertaketa guneetan kezka piztu da, Pfizer dosiak agortzen ari baitira

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute

Bi pertsona Osakidetzaren osasun zentro batetik ateratzen, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola Irati urdalleta Lete

«Aparteko larritasunik ez duten» kontsultak atzeratuko ditu osasun sistemak; bihotzeko eritasunak eta bronkitis kronikoa dutenen kontrolak. Osakidetzak abisatuko die kontsulta atzeratu dietenei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.