Ezbeharra

Txirrindulari bat hil da Donibane Lohizunen, autobus batek harrapatuta

Ezbeharra 12:30 aldera gertatu da, tren geltokiko biribilgunean. Ospitalera bidean hil da txirrindularia; 73 urte zituen, eta Ziburukoa zen.

Hegobus autobus sareko ibilgailu bat, Donibane Lohizunen, artxiboko irudi batean. AURORE LUCAS
2021eko urriaren 18a
16:43
Entzun

Hegobus konpainiako autobus batek bizikletan zebilen gizon bat harrapatu du gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta ospitalera bidean hil da 73 urteko gizona. Eguerdiko 12:30 aldera gertatu da, tren geltokiko biribilgunean. Autobus gidaria ere shock egoeran geratu da, eta ospitalera eraman dute.

Hegobus autobus sareaz arduratzen den Transdev enpresak adierazpenak egin ditu, eta doluminak bidali dizkio hildakoaren sendiari. Gidariari behar duen guztian laguntzeko hitza hartu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.