Gripea

Nafarroak gaur zortzi abiatuko du gripearen txertaketa kanpaina

70 urtetik gorakoek eta bestelako pertsona zaurgarriek COVID-19aren kontrako hirugarren zizta jasotzeko aukera izanen dute gripearen txertoarekin batera. Jadanik zabalik da ordua eskatzeko bidea.

Erizain bat gripearen kontrako txertoa eskutan, iaz, Iruñean. JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 18a
17:36
Entzun

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, Osasunbidea datorren astelehenean hasiko da gripearen kontrako txertoa jartzen, hilaren 25ean. Kanpainak abenduaren 2ra arte iraunen du aurten, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpainaren urrats berberak eginen dituzte Nafarroan ere. Gripeari ez ezik, COVID-19ari erreparatzeko ere baliatuko dute prozesua. Hain zuzen, nahi izanez gero, pertsona kalteberek bi zizta jasotzen ahalko dituzte egun berean; gripearen kontrakoa eta COVID-19aren aurkakoa. Gobernuak zehaztu du 70 urtetik gorakoak eta arrisku handiko parametroan sailkatuak direnek izanen dutela horretarako parada.

Gripearen txertoa jaso nahi dutenek gaurtik dute horretarako aukera Nafarroan. Osasunbidea hasia da 60 urtetik gorako biztanleei SMS mezuak bidaltzen, eta hiru bide dituzte ordua galdegiteko: telefono bidez, posta elektronikoz edo webgunean sartuz egin dezakete. Nork bere zita eska dezake. Edonola ere, Osasunbideak deiak eginen dizkie txertoa hartzera deituak diren herritarrei.

Osasun zentroetan ez ezik, Forem fundazioan ere jarriko dituzte gripearen kontrako txertoak. Azpiegitura hori astelehenetik igandera izanen da zabalik, 08:15etik 21:00ak arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.