Arabako trenbideetako azpiegiturak hobetzeko eskatu dute plataforma eta sindikatuek

Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) arteko trenbide sarea egokitzeko eskatu dute Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plataformek, Arabako Batzar Nagusietan.

Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plataformetako ordezkariak, Arabako Batzar Nagusietan. ARABAKO HARANAK TRENAREN ALDE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko urriaren 18a
18:25
Entzun

Lautada eta Arabako Haranak Trenaren Alde plataformetako kideek Arabako trenbideetako azpiegiturak egokitzea eta hobetzea eskatu dute. Bi plataformetako ordezkariak Arabako Batzar Nagusietan izan dira gaur, Arabako Trenbide Garraioaren Aldeko Akordioa azaltzeko, eta akordioarekin bat egiteko deia egin diete Batzar Nagusietan ordezkaritza duten indar politikoei.

SF Intersindical, EAEko CCOO, CGT eta SCF sindikatuek maiatzaren 14an sinatu zuten trenaren aldeko akordioa. Horren helburua da Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) artean trenbide korridore moderno eta eraginkor bat lortzea, bidaiariak eta salgaiak garraiatuko dituena. Korridore horren bitartez, bermatu nahi dute lotura erraz bat izango dutela Atlantikoko Ardatzarekin, Kantauri-Mediterraneo ardatzarekin eta Europako gainerako herrialdeekin.

Plataformetako kideen arabera, akordioa onartuz gero, «geltokiak berriro irekiko lirateke», eta, horrekin batera, «eskualdeko garraioa hobetuko litzateke». Azaldu dutenez, horrelako proiektuek orain arte egin nahi direnek baino «inbertsio kostu txikiagoa» dute, eta epe «laburragoetan» egiten dira. Iñigo Leza Arabako Haranak Trenaren Alde plataformako bozeramailearen arabera, trenaren azpiegitura hobetzeko proposamena «justifikatuta» dago, eta «oso errentagarria» da. Gaineratu du «garaiz» daudela «ingurumenean eta gizartean kalte atzeraezinak» eragingo lituzkeen «abiadura handiko plataforma berri bat eraikitzea eragozteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.