Lan gatazkak

Trap doinuek jantzi dute Guggenheimeko garbitzaileen aldarria

Guggenheim museoko garbitzaile gehienek 130 egun daramatzate greban. Hitzarmen propioa dute eske nagusia, lan baldintza hobeak erdiestea helburu. Aldarrikapenak ozentzeko, kantu bat kaleratu dute: Guggentrap.

Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 19a
18:17
Entzun

«Ezingo duzue gurekin. Ez zenuten uste bat eginen genuenik». Indarrez, borrokarako grinez beterik eta elkarrekin dira Guggenheim museoko garbitzaileak. gaurtik baita musikaz lagundurik ere. Gaur dira 130 egun museoko langile ia guztiek greba hasi zutela, eta elkarrekin sorturiko kantu bat kaleratu dute sareetan: Guggrentrap. Trap doinuek giroturik, grebaren oinarri diren aldarrikapenetako batzuk aipatu dituzte abestiaren hitzetan, eta hainbat mezu helarazi dituzte museoaren arduradunen kontra.

Gaur egun langileek dituzten baldintzak salatu dituzte kantuan, eta iradoki dute horren erantzule direnek ez dutela kezkarik azaldu. «Ahul nahi gaituzte, esplotatuak», diote langileek abestiaren bideoklipean. Ez hori bakarrik. Langileek salatu dute dirua lan baldintzak duintzera bideratu ez, baina beste asmo batzuetarako aise ematen dituela pausoak museoak: «Ez duzue lotsarik Puppyrentzako dirua eskatzeko». Halaber, Guggenheimeko garbitzaile gehienak emakumeak izaki, genero arrakalari buruz ere mintzo dira hitz-erdizka. Udalari zuzendu zaizkie, gainera: «Udaletxeko atean, puntu moreak. Jakin nahi dugu non dauden orain denak».

Greban direnen langileek mezuak ozentze aldera, langileek babesa eskatu dute sare sozialetan. Traola bat sortu dute, eta hura zabaltzeko eskatu: #GuggenTrap.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.