Hedabideak

Gaur bukatuko da Tokikom sarietako Komunitatearen Saria bozkatzeko epea

Irakurleek lan bat bozkatu behar dute epaimahaiak proposatutako bederatzi hautagaien artean. Sarien seigarren aldia  da.

Tokikom Sarien sari banaketa ekitaldia, 2019ko azaroan, Basaurin (Bizkaia). MONIKA DEL VALLE / FOKU
2021eko urriaren 20a
14:05
Entzun

Gaur da azken eguna Tokikom sarietako Komunitatearen Saria bozkatzeko. Tokiko hedabideen sareak seigarren aldiz antolatu du sari banaketa hori, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien babesarekin.

Komunitatearen sariaz gain, beste hiru sari emango ditu epaimahaiak. Helburua da azken urtean Tokikom osatzen duten komunikabideetan argitaratutako lanik onenak goraipatzea, eta, horretarako, aurkeztu diren 57en artean aukeratu beharko dute adituek. Euskal Herriko Unibertsitateko Maria Gonzalez Gorosarri eta Edorta Arana, eta Mondragon Unibertsitateko Amaia Pavon dira epaileak.

Finalisten artean orotariko lanak daude: azalak, erreportajeak, telebista saioak, irrati saioak, sare sozialetan egindako lana... eta hautagai diren hedabideen zerrenda ere zabala da: Guaixe, Karkara, Arrasate Telebista, Goierri Irrati Telebista, Maxixatzen...

Komunitatearen sarian botoa emateko Tokikomen webgunean sartu behar da. Han ageri dira bederatzi finalistak, eta haietako bat hautatzea da irakurlearen eginbeharra.

Sari banaketa azaroaren 12an izango da, tokiko komunikabideen erronken inguruko jardunaldi batzuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.