Laut dortoka bat ikusi dute Bermeoko uretan

Munduko dortoka espezierik handiena da. Zapatuan ikusi zuten, Bermeoko portutik 12 miliara.

Laut dortoka. GORKA OCIO (VERBALLENAS.COM)
Olaia Zabalondo Dominguez, Busturialdeko Hitza
2021eko urriaren 20a
16:50
Entzun

Busturiko Ekoetxea Urdaibaiko arduradunek jakinarazi dutenez, Laut dortoka bat ikusi dute Bermeoko uretan. Zapatuan ikusi zutela diote, Bermeoko portutik 12 miliara, Ekoetxea Urdaibaik, Hegaluze Itsas Zerbitzuak eta verballenas.com-ek euskal kostaldean zetazeoak ikusteko elkarrekin antolatzen duten Zetazeoak 10:00etan itsasontzi irteeran.

Azaldu dutenez, dortoka metro bat eta hirurogei luze baino gehiago zen, eta lasai zebilen igerian uraren azalean. Oskola azabatxe beltz kolorekoa du, eta ez ditu gainerako dortoken plaka bereizgarriak, larruzkoa baita. Ez du azazkalik, eta gorputzak ere ez du ezkatarik, azala baizik.

Jakinarazi dutenez, espezie oso pelagikoa da; hau da, ur ertainetan edo gainazaletik gertu bizi da, eta igerilari bikaina da. Itsaso epeleko hondartzetan umatzen da, eta Ipar hemisferiora joaten da apiriletik uztailera, parekatzen den urteko sasoira. Batez ere, marmokak eta salpak jaten ditu, baina ez ditu sarraskiak eta txibiak mespretxatzen.

(jarraitu irakurtzen, Busturialdeko Hitza-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.