Polizia operazioa

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Santurtziko etxe okupatu bat husteko operazioan

«Desobedientzia larria» egotzita eraman dituzte atxilo, Poliziaren arabera, etxea uzteari uko egin diotelako.

Santurtziko kale bat, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 21a
17:53
Entzun

Gaur goizean ekin diote poliziek okupatua zen Santurtziko (Bizkaia) etxebizitza husteko operazioari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, epaileen agindua zuten horretarako, eta 8:15ean hasi dira zeregin horretan. Hustea eragozte aldera, hainbat laguneko talde bat bertaratu da etxebizitza ondora, eta, beraz, Ertzaintzako unitate mugikor bat lotu zaio operazioari.

Handik ordu batzuetara, Polizia etxebizitzaren barrenera sartu da. Ertzaintzaren arabera, han ziren bi lagunek uko egin diote eraikina uzteari. Desobedientzia «larria» leporatuta eraman dituzte atxilo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.