Eraldaketa teknologikoa

Ordutegia kontrolatzeko lanabes bat jartzen dugu edozein tamainatako enpresen eskura

Oreka IT-k eskaintzen duen enpresa txiki eta ertainen zerbitzu informatiko integralaren barneAN (ETEeKIN by Oreka IT), cloud lanabes bat garatu eta eskaintzen dugu: edozein tamainatako eta motatako enpresek langileen ordutegien derrigorrezko kontrola digitalki kudeatzeko tresna bat.

Ordutegi kontrola. OREKA IT
2021eko urriaren 22a
14:26
Entzun

Orain dela bi urte baino gehiagotik, 2019ko maiatzetik alegia, enpresa guztiak behartuta daude euren langileen ordutegiaren kontrola nola edo hala aurrera eramatera. Araudiak nahiko irekia uzten du kontrol hori egiteko prozedura, baina argi eta garbi eskatzen du eguneroko erregistroa izan behar dela, eta langileek edonoiz eskuratu edo kontsultatzeko gai izan behar dutela, bai egindako erregistroak eta bai lanorduen kopurua.

Horiek horrela, Oreka IT-n ordutegiak kontrolatzeko bi lanabes mota eskaintzen ditugu edozein tamainatako enpresek kudeaketa hori digitalizatu dezaten: alde batetik, jada aurretik eskaintzen genuen sakelakoetarako aplikazioa, SAPekin integratzen dena; beste aldetik, enpresa txiki eta ertainentzako espresuki garatu duguna, fitxaketak egiteko web zerbitzua.

Oreka IT-n segmentu horretarako zerbitzu informatiko integral bat diseinatu dugu, ETEeKIN (eteekin.eus), haien digitalizazioaren partaide eta laguntzaile izateko. Horregatik, web zerbitzu bat garatu dugu oinarrizko ordutegiaren kontrola egiteko, eskalagarria eta enpresa bakoitzera egokitu eta pertsonalizatu daitekeena. Lanabes hori cloud modalitatean eskaintzen da, edozein web esploratzailetatik kontsumitu daitekeena. Hala, Oreka IT-n gordetzen ditugu datu guztiak, eta enpresek ez dute erregistroen galeraz arduratu behar, behintzat legediak eskatzen dituen gutxieneko lau urte horietan. Zein da zerbitzu honen oinarrizko abantaila? Enpresa bakoitzak sarbide pertsonalizatu bat erabiliz, langileek segundo batean fitxatu dezakete edozein ordenagailu edo sakelakotatik.

Zer gehiago eskaintzen du lanabes honek? Fitxaketak erregistratzeaz eta kontsultatzeaz gainera, erregistroak lokalizatzea eta oporrak eta absentismoa kudeatzea ahalbidetzen du. Langileek oporrak eskatu ditzakete, baita urte osoko oporren laburpena kontsultatu ere. Lanabesak roletan oinarritutako erabiltzaile motak eskaintzen ditu; horrela, administratzaile motetako erabiltzaileek plantilla osoaren fitxaketak kontsultatu eta eratu ditzakete, urte osoko lanorduen txostenak ikusi eta esportatu, baita langileen oporren egutegi bateratua ikusi ere. Egun, euskaraz zein erdaraz eskaintzen dugu lanabesa, erabiltzaile bakoitzak nahi duen hizkuntzan erabil dezan.

Oinarrizko bertsioan, inplementazio eta lizentzien kostua ahalik eta gehien murrizten dira, aurrekontu mugatua duten enpresa txikientzat eskuragarria izan dadin. Hortik aurrera, aktibatu nahi diren funtzionalitateen eta garatu nahi diren hobekuntza eta egokitzapen guztien arabera, lanabesaren kostua enpresen aurrekontura moldatuz joaten da.

Garapenean eta integrazioan adituak diren Oreka IT-ko profesionalei esker, cloud zerbitzuan gordetzen diren datuak beste aplikazio eta lanabesekin konektatu daiteke, baita enpresa bakoitzaren berezitasun bakoitzera moldatu daitekeen ad-hoc funtzionalitateak garatu ere.

ETEeKIN zerbitzuaren parte den lanabes honen informazioaren eta nobedadeen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, eteekin.eus/eu/ordutegi-kontrola/ esteka bisita dezakezu. Gainera, momentu paregabea da ERP SAP Business One-rekin enpresa prozesuen digitalizazioaren bidea hasteko, egun eskaintza eta deskontu bereziak eskaintzen ari baikara.

Zerbitzu informatikoetan hornitzaile bakarra izateak aurrezpen ekonomikoa eta denborazkoa dakar. Oreka IT-ko ETEeKIN zerbitzuan hori eskaintzen dizugu: enpresa txiki eta ertainak eraldaketa digitalera hurbiltzeko zerbitzu bat, ez baita beharrezkoa enpresa handientzat soilik. Edozein motatako eta tamainatako enpresek baliatu ditzakete digitalizazioak eskaintzen dituen abantailak, eta horixe eskaintzen dugu zerbitzu integral honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.