LAB Ainhoa Etxaideren aukera aztertzen ari da idazkari nagusi posturako

Rafa Diezek urtebete barru utziko du kargua, eta sindikatuaren buru lehen aldiz emakume bat izan daitekeela esan du gaur BERRIA.INFOren elkarrizketa digitalean.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiordea.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiordea. Argazki Press

Berria -

2007ko apirilak 26
Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiak gaur BERRIA.INFOn jakinarazi duenez, Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiordea izan daiteke hurrengo urtetik aurrera bere postuan jar daitekeena. BERRIA.INFOren elkarrizketa digitalean hartu du parte Diezek, eta Aingeru Ruiz irakurlearen galderari ("Emakume bat jarriko dute LABen zure ordez?") erantzunez, Etxaideren aukera "kudeatzen" ari direla adierazi du. "Une honetan sindikatuaren planak direla-eta, hurrengo idazkari nagusia izateko orain idazkari nagusiordea den Ainhoa Etxaideren aukera kudeatzen ari gara, eta, beraz, LABen hurrengo idazkari nagusia emakume bat izan liteke. Hori klase sindikatuetan lehen aldia litzateke". LABentzat "oso garrantzitsua" izaten ari da sindikatuaren barruan aukera berdintasun plan estrategikoa -herenegun Emakunderen aitortza jaso zuten- . "Gogoratu behar da une honetan exekutiboan bost gizon eta bost emakumezko garela", esan du Diezek. Urtebete barru bukatuko zaio Diezi LABen idazkari nagusi postuaren epea, eta "garbi" du orduan utziko duela kargua. "Ez dut erabakita nola jarraitu nire militantzia politiko eta soziala. Dena den, nire bizitza ezker abertzaleko proiektuaren baitan kokatuta dago eta nire militantziarekin jarraitzeko borondatea daukat". Gai sozial, ekonomiko eta politikoez ere aritu da LABeko burua gaur BERRIA.INFOren elkarrizketa digitalean. Hain zuzen, LABek biharko 12:00etatik 13:00etara lanuztea dauka deituta =iPrekarietateak, azpikontratazioak, lan erritmoak... hil egiten dute. Hau aldatu behar dugu! Aski da!=i lelopean. "Faktore estrukturalak dira lan istripuak sortzen dituztenak. Ekoizpen sistemak eta kontratazio ereduak dira lan istripuetarako iturri nagusiak", esan du Diezek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna