Ezbeharra

Emakumezko bat hil da Zenotzen, zaldi batek ostiko bat jota

Zenozko hipika zentroan gertatu da ezbeharra. Hildakoa 43 urteko iruindar bat da.

Pertsona bat zaldi gainean, Iruñeko Ziudadelan, irail hasieran izandako txapelketan ateratako irudi batean. IñAKI PORTO, EFE
2021eko urriaren 25a
07:14
Entzun

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Iruñeko 43 urteko emakumezko bat zendu zen igande arratsaldean Zenozko (Nafarroa) Robledales hipika zentroan, Ultzaman. Emandako informazioaren arabera, emakumea hipika txapelketa batean lehiatzen aritua zen Hondarribian (Gipuzkoa). Zenotzera bueltatutakoan gertatu da ezbeharra: zaldia kamioitik jaisten ari zela, animaliak ostiko bat eman zion emakumezkoari. Orduantxe hil zen, kolpearen ondorioz.

Poliziak ikerketa abiatu du ezbeharra zehazki nola gertatu den argitze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.