Zahar etxeak

Maite Peñak esan du egoiliar eta senitartekoek ontzat daukatela zahar etxeetako arta

Inkesta bat egin dutela jakinarazi du, eta %74,5k eskaintzen den arreta egokia dela adierazi dutela

arantxa iraola
2021eko urriaren 27a
15:42
Entzun

Gipuzkoako zahar etxeetako 2.026 egoiliar, senitarteko eta langileri galdera egin dietela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatu Maite Peñak. Agerraldi bat egin du gaur goizean propio azterlanaren emaitzak aurkezteko, eta zehaztu du 247 egoiliarrek, 660 senidek eta 1.119 profesionalek erantzun dituztela galderak. Ematen den artari onespenik handiena egoiliarrek eman dietela esan du: %77,2k. Familiartekoen artean %73,5 dira, eta profesionaletan, %62,7.

Ondoen baloratu dituzten aldagaien artean, hauek: medikuen eta erizainen arta, adinekoen ahalduntzea, egoitzen mantentze lanak, intimitatea, goxotasuna eta enpatia, garbitasuna, malgutasuna eta arta duina. Hobetu beharrekoen artean, berriz, hauek: gaitasun funtzionala hobetzeko zerbitzuak, elikadura eta arroparen garbitasuna.

Ikerketan zehaztu dute «puntu kritikoenetarikoak» direla egunean zehar adinekoak estimulatzeko zerbitzuak, hautuak egiteko aukera, eta pertsona bakoitzaren beharren arabera egokitutako planak. Ratioei dagokienez, inkesta erantzun dutenen artean azkenetariko kezketako bat izan dela nabarmendu du Peñak, eta adierazi du, gainera, Gipuzkoan alde horretatik ondo ari direla: "Ratiorik altuenak, begiratzen den tokitik begiratuta ere, bertan ditugu".

COVID-19aren osasun krisiak ekarri dituen arazoen aurrean ere, inkestak nota ona eman diela nabarmendu dute diputazioko buruek, balekoa. Inkestaren arabera, egoiliarren %78,1ek esan dute kudeaketa ona izan dela, senideen %66,1ek, eta senitartekoen %59,2k.

Zahar etxeetako arta hobetze aldera, «etorkizunean» nolakoak izango diren argitze aldera, halako iritzi bilketak garrantzitsuak direla esan du Maite Peñak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.