Eskola publikoaren aldeko manifestaziora batu da ELA sindikatua ere

Sindikatu abertzaleak ezinbestekotzat jo du eskola publikoaren «gabeziak» salatzea, eta atxikimendua adierazi dio Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunearen deialdiari.

Azaroaen 6ko manifestazioaren aurkezpena egin zuten atzo, Bilbon. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko urriaren 28a
11:55
Entzun

Atzo, manifestaziora deitu zuen Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak, salatzeko egungo hezkuntza sistema «duala, klasista eta arrazista» dela eta «bi mailako» ikasleak sortzen dituela. Azaroaren 6an eginen dute protesta, Bilbon. Deialdi horrekin bat egin du ELA sindikatuak gaur, eskola publikoak gaur egun dituen gabeziak salatzeko xedez. Eskola publikoa finantzatzea «lehentasuntzat hartzeko» galdeginen diote Eusko Jaurlaritzari.

ELAren aburuz, ezinbestekoa da Jaurlaritza «interpelazioaren jomugan» jartzea, erakunde hori baita «hezkuntza publikoaren baliabideak eta neurriak ezar ditzakeena».

Besteak beste, honako neurri hauek aldarrikatuko dituzte azaroaren 6ko manifestazioan: 0 eta 18 urte bitarteko hezkuntzaren doakotasuna bermatzea, eskola publikoak eskaintza berma dezakeen tokietan ez daitezela eskola pribatu gehiago eraiki, ikastetxe itunduen publifikazioa aztertzea, eta D eredua orokortzea.

Horrez gain, manifestazioa baliatuko dute kritikatzeko ikasleen segregazioa, hezkuntza publikoko langileen lan baldintzak, behar bereziko ikasleen baliabiderik eza eta LOMCE eta LOMLOE legeen ezarpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.