Indarkeria matxista

Sexu erasoak egitea leporatu zioten masajista adingabeekin lan egitera itzultzen ahalko da

Akusatuari ezarritako kautela neurrien kontra defentsak ezarritako helegitea onartu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Maiatzean atxilotu zuten gizona, gutxienez hiru neska adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta.

2021eko urriaren 28a
15:47
Entzun

Hiru adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta joan den maiatzean atxilotu zuten masajista adingabeekin lan egitera itzultzen ahalko da. Hala ere, erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, gizonezkoari ezarritako kautela neurrien kontra defentsak ezarritako helegitea onartuta. Kasuaren instrukzioak irauten duen bitartean adingabeei masajeak emateko debekua zuen, besteak beste.

13, 14 eta 15 urteko hiru adingaberen salaketak jaso ondoren, atxilotu zuen 46 urteko gizona Ertzaintzak. Donostiako Altza auzoko bere lantokian masaje saio batean ukituak egin zizkiela salatu zuten. Bere kontrako akusazioak ukatu zituen epailearen aitzinean, argudiatuta beti toalla bat erabiltzen zuela bere bezeroak zuzenean ez ukitzeko. Epailearen aurretik pasatu ostean, kargupean baina aske geratu zen behin-behineko neurri batzuen pean.

Donostiako udal talde guztiek erasoak gaitzesteko adierazpen instituzionala sinatu zuten, eta EH Bilduk elkarretaratzea egin zuen udaletxearen aurrean. Gertaturikoaren kontra «modu irmoan» agertzeko beharra azpimarratu zuten adierazpenaren sinatzaileek, eta deia egin zuten hezkuntzaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.