Elkartasuna

Itziar Ituño kurduen borrokaren alde, Turkian

Istanbulen egindako elkarrizketa batean, aktore euskaldunak Kurdistango askapen borroka goraipatu du.

Itziar Ituño aktorea. RAUL BOGAJO / FOKU
urtzi urkizu
2021eko urriaren 29a
18:05
Entzun

Munduko herrialde ugaritan ditu jarraitzaileak Itziar Ituñok, bereziki La casa de papel telesaileko Lisboa pertsonaiaren oihartzunaren eraginez. Zale taldeak ditu makina bat tokitan. Eta herrialde askotako hedabideetan egiten dizkiote elkarrizketak. Turkian izan berri da Basauriko (Bizkaia) aktorea, eta, elkarrizketa batean, Kurdistango askapen borroka goraipatu du. Kurdu askok pozez hartu dute keinua. Eta kurduen askapen mugimenduaren telebistan ere jaso dute Ituñoren elkartasun keinua.

Euskal Herriko gaien inguruan ere iritzia eman ohi du Ituñok sarri. Horren erakusgarri, joan den astean Bizkaiko Hitza-n egin zioten elkarrizketa. Natalia Salazarren galderei erantzunda, Euskal Telebistan gaur egun telesail gutxi egiten direla kritikatu du. «[Alardea, Altsasu, Hondar Ahoak eta antzeko telesailen inguruan galdetuta] Fikzioa berreskuratzeko saiakera izan da hori, baina orain berriro dena geldi dago. Saiakera hori gehiagora joan beharrean, desagertu egin da berriro ere. Oso penagarria da. Ez dakit norantz goazen ETB1 eta ETB2 kateekin. Ez dakit zer bide hartuko duten orain edo zer gauza berri egongo diren. Garai batean izan genuena berreskuratzea espero dut: programazio itxurosoa eta baliotsua».

Abenduaren 3an, Netflix plataformaren La casa de papel telesaileko bosgarren denboraldiaren azkeneko ataletan agertuko da Ituño. Azkeneko asteetan, Paul Urkijoren Irati filmean parte hartzen ari da, gainera. Datorren urteko udazkenean estreinatzea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.