Animalien eskubideak

Espezismoaren kontrako manifestazioa egingo dute astelehenean, Bilbon

«Gizakiz bertzeko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu» nahi dute antolatzaileek.

NOR taldeak Bilbon eginiko protesta bat. NOR TALDEA
Edu Lartzanguren.
2021eko urriaren 29a
18:09
Entzun

NOR Euskal Herria Antiespezista taldeak manifestaziora deitu du azaroaren 1erako, 12:00etan, Bilbon, Orroak plazara lelopean. Moyua plazatik atarako da, eta, amaierarako, jaialdi bat antolatu dute.

«Manifestazioaren bidez, gizakiz bertzeko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu nahi dugu». Argudiatu dutenez, animaliok «agentzia» dute, eta «egunero erakusten dute erresistentziarako gaitasuna dutela». Erresistentzia horren bozgorailu aritu nahi dute Bilbon, manifestazioaren bitartez.

Protestaren ondoren, bazkaria egingo dute Karmelan, eta, ondoren, kontzertua emango du No Name Tiriti taldeak.

Adierazi dutenez, autobusak antolatu dituzte Hegoaldeko beste hiriburuetatik.

NOR taldea espezismoaren aurkako Euskal Herriko eragileak koordinatzeko sortu zuten. Animalien askapenaren aldeko borroka kapitalismoaren aurkakoarekin lotzen dute. Besteak beste, hiltegien inguruko ikerketa lan bat egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.