Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Laudion, emakume bat kristalezko edalontzi batekin jotzeagatik

Goizaldeko lauak aldera izan da erasoa, eta ospitalera eraman behar izan dute emakumea. Erasotua atxilotuaren bikotekidea da.

Ertzain batzuk lanean, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2021eko urriaren 31
11:58
Entzun

Bart gauean gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Laudion (Araba), emakume bat kristalezko edalontzi batekin jo duelako. Zubiko-Kurajo kalean izan da erasoa, goizeko lauak aldera.

Poliziak Aiaraldea.eus hedabideari jakinarazi dionez, erasotua atxilotuaren bikotekidea da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute artatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.