Musika

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Abesbatza horrek 2023an egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusirako izendapena ere jaso du. Jaialdia urriaren 29tik gaur arte egin da, Tolosako Leidor antzokian.

Euskal Herriko Gazte Abesbatza. BERRIA
2021eko azaroaren 1a
15:20
Entzun

Tolosako 52. Abesbatza Lehiaketako epaimahaiak jakinarazi du zeintzuk diren lehiaketako irabazleak: Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi du sari nagusia, eta, horrekin batera, 2023an egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusian parte hartzeko izendapena. Abesbatza hori Euskal Herriko parte hartzaile bakarra zen, eta beste bi sari ere lortu ditu: ganbera taldeen lehen saria, folklore eta polifonia modalitateetan.

Folklore modalitatearen bigarren saria Madrilgo gazteen abesbatzari eman diote. Hirugarrena, berriz, bi talderi eman diote Cantemus haurren abesbatzari (Hungaria) eta Missouri estatuko unibertsitateko abesbatzari (Estatu Batuak). Polifonia modalitatean, bigarren tokian gelditu da Missouri estatuko unibertsitateko abesbatza, eta hirugarrenean, Madrilgo gazteen abesbatza.

Euskal lan baten interpretaziorik onenaren Eusko Jaurlaritzaren saria Madrilgo gazteen abesbatzak irabazi du, Javier Bello Porturen Lastosko Zubiya lanarekin. Talde horrek entzuleen saria ere irabazi du.

Epaimahaiak Xabier Sarasola zuen buru, eta, harekin batera, honako hauek aritu ziren epaile: Helene Stureborgek (Suedia), Frieder Berniusek (Alemania), Alain Luisotek (Frantzia), Peter Phillipsek (Erresuma Batua), Mikael Wedarrek (Suedia) eta Marco Antonio Garcia de la Pazek (Espainia).

Jaialdia urriaren 29tik gaur arte egin da. Tolosako Leidor antzokian, ohi baino formatu murritzagoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.