Sexu indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, jendaurrean bere buruari ukituak egiteagatik

Exhibizionismoa egotzita eraman dute atxilo gizonezkoa; 63 urte ditu. Parke batean zen, eta bertan ziren hainbat laguni segika ibiltzea ere leporatu diote.

Gasteizko Judimendi parkea, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 2a
15:22
Entzun

Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen igande arratsaldean, exhibizionismo delitua leporatuta. Zehazki, Poliziak jakinarazi duenez, Judimendi parkean bere buruari ukituak egiteagatik eraman dute atxilo gizonezkoa; jendaurrean ari zen, hainbat herritar baitziren momentu horretan parkean. Gainera, udaltzainek jakinarazi dute hainbat laguni segika ere aritu zela. Atxilotuak 63 urte ditu.

Parkean zen herritar batek eman zien abisua poliziei. Hala, udaltzainak hara joan ziren. Gizonezkoa banku batean eseria zen, eta handik minutu batzuetara atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.