Zientzia

Kutxa fundazioak argudiatu du Eureka museoa ixteak ez duela esan nahi zientzia bazter utziko dutenik

Fundazioak ohar bat argitaratu du joan den astean egindako iragarpenen harira «zehaztapenak» azaltzeko. Adierazi dute jakinarazitako moldaketek «zientzia herritarrengana hurbiltzea» dutela helburu.

Museoaren irudi bat, artxiboko argazki batean. EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 2a
18:49
Entzun

Donostiako Eureka zientzia museoa 2023an itxiko zutela iragarri zuen joan den asteazkenean Kutxa fundazioak. Zehazki, 2030 Plan Estrategikoan jasoak diren aldaketen berri eman zuen Kutxak, eta, hain zuzen, Eurekaren ateak ixtea da asmo horien arteko bat. Hori bakarrik ez, jakinarazi zuten Etxarriko (Nafarroa) Arotz Enea udalekuetako etxearen jarduna ere bertan behera geldituko dela, baita Hernaniko (Gipuzkoa) Ekogunea ere. Orain, iragarpen horiek eragindako zaratari erantzuteko oharra kaleratu du fundazioak. «Kutxa Fundazioak zientzia alorreko hezkuntza eta zabalkundeari eutsiko dio, bere jardueraren funtsezko lan ildoa den heinean», adierazi dute.

2023an Eureka itxiko zelako berria zabaldu eta gutxira, errenkadan iritsi ziren erabakiaren gaineko kritikak. Horregatik, ohartarazpena egin du orain Kutxa fundazioak: «Eureka zientzia museoaren jarduera bertan behera uzteak ez du esan nahi, inondik inora, fundazioak zientzia alde batera uzteko asmoa duenik». Hala, zientziarekiko konpromisoa ez dela alboratu aldarrikatu dute. Are, esan dute plan berrian jasotako proposamenek helburu argi bat dutela: «zientzia herritarrengana hurbiltzea». Diotenez, orain arte beren eskuetatik kanpo izan den publikoarengana heltzea da helburua. Azaldu dute Tabakaleran eginen dutela hori lortzeko indarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.