Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, kalean emakume bati eraso egiteagatik

Erasoa igandean gertatu zen, Babesgabetuen Andra Mariaren plazan, eta, horren ostean, polizia bati oldartu zitzaion atxilotua.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat Gasteizen, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO, EFE
Ion Orzaiz.
2021eko azaroaren 2a
20:10
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen iragan igandean, kalean emakume bati eraso egitea egotzita. Horren ostean, polizia bati oldartu zitzaion, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez. Erasoa Babesgabetuen Andre Mariaren plazan gertatu zen, eta udaltzainek Santa Barbara plazan atxilotu zuten gizonezkoa.

Larunbatean, berriz, 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Andre Maria Zuriaren plazan, emakume bati ukituak egitea leporatuta; eta aurreko egunean, 47 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.