Zazpi urtez emazteari eraso egitea egotzita, gizon bat epaitu du Baionako auzitegiak

Prokuradoreak urte eta erdiko presondegi kondena eskatu du, gibelamenduarekin, eta tarte horretan emakumeen kontrako bortizkeria egileen zentroan segitua izan dadin ere galdetu du.

Indarkeria matxistaren kontrako manifesazio bat, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko azaroaren 3a
11:27
Entzun

Atzo arratsaldean Baionako Auzitegiak gizon bat epaitu zuen, emazteari eraso egiteagatik. Zazpi urtez gizonaren bortizkeria jasan duela salatu du emakumeak. Hiltzeko mehatxuak egiteagatik, bi aldiz zintzurretik helduta itotzen saiatzeagatik, eta indarkeria fisikoagatik epaitu dute gizona. Gainera, gizona nagusi den enpresan lan egiten du emakumeak, eta emazteari lansaria ez ordaintzeko mehatxua egin izana ere leporatzen diote. Auzitegi medikuak baieztatu du emakumeak trauma ondoko estresa duela. Hala, fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri nahi dio, gibelamenduarekin. Urte eta erdiko tarte horretan, emakumeen kontrako bortizkeria egileen zentroan segitua izan dadin galdetu du. Epaileek azaroaren 16an emanen dute beren erabakia.

Iragan agorrilean emakumeak salaketa jarri zuenetik, kontrol judizialpean da gizona, eta biktimarengana hurbiltzeko debekua ezarri diote. Azaroaren 16ra arte baldintza berak bete beharko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.