Indarkeria matxista

Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote 62 urteko gizon bati, adingabe batez abusatzeagatik

15 urteko emakumezko batekin sexu harremanak izaten saiatzea eta eduki sexualeko argazkiak eskatzea leporatu diote auzipetuari, baina ez da kartzelan sartuko.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko azaroaren 3a
13:03
Entzun

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak bi urte eta erdiko espetxealdia ezarri dio 62 urteko gizonezko bati, sexu abusu eta sexting delituengatik. Epaileek frogatutzat jo dute akusatua saiatu zela, sare sozialen bidez, 15 urteko adingabe batekin sexu harremanak izaten, biluzik ateratako argazkiak eskatzen zizkiola, eta bikote harremana zutela sinetsarazi ziola.

Abusatzaileak ezinen du biktimarengana hurbildu lau urte eta erdiko epean, 2.500 euroko kalte ordaina pagatu beharko dio, eta komunitate lanak egin beharko ditu 108 egunez. Hala ere, kartzela zigorra etetea onartu du auzitegiak, «zigortuak konplitzen baldin baditu aurreko betebehar guztiak, eta datozen hiru urteetan deliturik egiten ez badu».

2020an hasi zen erasotzailearen eta biktimaren arteko «adiskidetasun giroko harremana»: gizonak 15 urteko adingabeari esan zion gustuko zuela, «nobioak» zirela, eta ohartarazi zion inori ezer ez kontatzeko, «bestela errieta eginen ziotelako». Akusatuak egunero bidaltzen zizkion mezuak adingabeari, eta hark oparitutako sakelako bat erabiltzen zuen horretarako. Mezu ugari bidali zizkion Whatsappez, eduki sexualeko argazkiak eskatzeko. Sexu harremanak izateko proposamenak ere egin zizkion abusatzaileak, biktimak ezezkoa eman arren. 2020ko azaroaren 22an, akusatuaren etxean elkartu ziren biak, eta gizonezkoa saiatu zen adingabea bortxatzen. Emakumezkoa altxatu eta ihes egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.