Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Zumaian, emakumezko bati ukituak egitea egotzita

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, erasoa igande goizaldean gertatu zen, ostatu batean. Zumaiako Udalak bi salaketen berri eman du, eta elkarretaratzera deitu biharko.

Sexu eraso bat salatzeko eginiko protesta Zumaian, orain bi aste. ANDONI CANELLADA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 4a
17:04
Entzun

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Zumaian (Gipuzkoa), igande goizaldean herriko taberna batean emakumezko bati ukituak egitea leporatuta. Poliziek emandako informazioaren arabera, lekuko batek dei bidez eman zion abisu Ertzaintzari. Tabernara bertaratu, gizona identifikatu, eta atxilo eraman zuten, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita.

Zumaiako Udalak ohar bat argitaratu du gaur, salaketaren harira. Hain zuzen, «asteburuan herrian gertatutako bi sexu erasoak gaitzesteko» kaleratu du oharra udalak. Eraso bat baino gehiago izan dela adierazi dute, beraz. Hala, agiriaren bitartez, udalak babesa azaldu die erasoen biktima izandakoei eta haien ingurukoei. Gainera, idazkian nabarmendu dute indarkeria matxista ez dela kasu partikularretara mugatzen: «Erasotzaileak eta erasoen biktimak norbanakoak izaten diren arren, ez dira kasualitate hutsa, ez dira kasu bakanak; emakumeak indarkeriaz tratatzen dituen sistema baten ondorio dira. Indarkeria sexista estrukturala da».

Erasoak gaitzesteko, mobilizazioa eginen dute bihar Zumaian. Udalak eta herriko mugimendu feministak deiturik, protesta eginen dute arratsaldean. 18:30ean abiatuko dute manifestazioa Beheko plazatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.