ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak manparak kendu nahi dituela Lehen Arretako lanpostuetatik

Jarduera leheneratzeko plana ondu berri du Osakidetzak, eta, besteak beste, osasun zentroetako administrazio postuetatik babes neurri horiek erretiratzeko gomendioa egin dute

Donostiako Antiguako Osasun Etxea, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko azaroaren 5a
11:38
Entzun

Lehen Arretako Jarduera Berreskuratzeko Plana ondu du Osakidetzak, eta horren berri ematen ari zaie uneotan zerbitzu guztiei. Txosten horretan, izurriari lotutako zenbait neurri arintzeko eta jarduera leheneratzeko bideak planteatu ditu Lehen Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzak, eta, ESK sindikatuak salatu duenez, neurri horietako bat izanen da osasun zentro eta anbulatorioetako administrazio postuetatik manparak eta horien gisako babes egiturak erretiratzea.

Horren kontra azaldu da sindikatua: «Egia da manparak erakunde eta administrazio publiko gehienetara iritsi zirela pandemia honen aurkako babes neurri gisa, baina osasun zentroetan eta anbulatorioetan aldez aurretik egindako eskaera zen, ez bakarrik aire bidez kutsa daitezkeen gaixotasunetatik babesteko, baita erasoetatik babesteko ere, eta hori ez da inoiz aintzat hartu».

ESK-k uste du COVID-19aren egungo transmisio fasea ez dela egokia manpara horiek kentzeko, «horren erakusgarri da herritarrei arreta emateko hainbat esparrutan mantendu dituztela». Hortaz, babes egitura horiei eusteko eskatu dio sindikatuak Osakidetzari, «bai langileen osasuna babesteko, bai gerta daitezkeen erasoetatik babesteko, bai eritasun horren transmisioa kontrolatzeko ere».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.