Albistea entzun

Donostiako 32. Beldurrezko Astea

Edgar Wrighten 'Last Night in Soho'-k irabazi du ikusleen saria Donostian

Film laburrik onenarentzako ikusleen saria Sid Zanforlinen 'They're Here' lanarentzat izan da, eta animaziozko film laburrik onenarentzako saria, Kevin Iglesiasen 'Los dias que (nunca) fueron'-entzat

'Last Night in Soho' filmeko fotograma bat.
'Last Night in Soho' filmeko fotograma bat. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko azaroak 5

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteko faboritoen artean zegoen, eta ikusleek hala baieztatu dute. Zinema jaialdiko sari nagusia Edgar Wrighten Last Night in Soho (Erresuma Batua) filmarentzat izan da. 8,64 puntu eskuratu ditu guztira film horrek, zeinak kontatzen duen nola neska bat 1960ko hamarkadako egun batean esnatzen den halako batean. Londresko Soho auzoan, hain zuzen ere. Gaur eman dute palmaresaren berri, eta, Josemi Beltran zinema jaialdiaren zuzendariak adierazi duenez, aurtengo ekitaldiko «goxokietako bat» izan da Wrighten filma.

Ikusleek beste hiru film nabarmendu dituzte. Film laburrik onenaren saria Sid Zanforlinen They're Here-rentzat izan da (Kanada); animaziozko filmik onenaren saria Kevin Iglesiasen Los días que (nunca) fueron-entzat, eta Espainiako film laburrik onenarentzako saria, azkenik, Iago de Sotoren La luz pelikularentzat.

Toni Costak, Maider Oleagak eta Sonia Paciosek osatutako epaimahaiak, bestalde, Joanne Delachairren Dora filmari eman dio film laburrik onenarentzako saria, «harrigarrizko zerbaiten eta ama baten eta haren alaba nerabearen arteko muga zeharkaezinaren arteko erlazio konplexua kontatzen duen modu originalagatik; baita sexualiltatea irudimen handiz eta ausardiaz irudikatzeko zuzendariak egindako apustuagatik ere».

Europako film laburrik onenarentzako zilarrezko Melies saria, berriz, Mum's Sweater (Mauriziana Gualdrini, Yi-chen Hsiao, James Mann, Ugo Offner eta Anand K. Varna) ekoizpen frantziarrarentzat izan da. Epaimahaiaren arabera, «modu zehatz, argi eta hunkigarri batean aditzera ematen du galera batek eragindako oinazea, animazioaren estetika sotil eta, aldi berean, nabarmen batekin erabilita fantasiaren elementuak».

Gazte Epaimahaiaren saria Night of The Living Dicks (Ilja Rautsi, Finlandia-Danimarka) film laburrarentzat izan da, eta Espainiako film labur onenaren Syfy saria, La luz-entzat.

Azkenik, Blogos de Oro saria The Medium film luzeak irabazi du (Banjonj Pisanthanakun, Thailandia-Hego Korea).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Marius Sanchez eta Jordi Evole <em>No me llame Ternera</em> lanaren zuzendariak, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / EFE

Evole: «ETAren ikuspuntua jaso nahi genuen, minkorra izan badaiteke ere»

Itziar Ugarte Irizar

Egindako lanaz «harro» daudela esan dute 'No me llame Ternera' lanaren zuzendariek. Filma erakutsi osteko solasaldian, alde bietako biktimen aldeko txaloak izan ziren
 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.