Euskara

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute NUPeko ikasleek

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute eguerdian Iruñean, Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! leloarekin.

NUPeko ikasleen manifestazioa gaur Iruñean. IñIGO URIZ/ FOKU
2021eko azaroaren 6a
16:58
Entzun

Euskaraz ikasteko eta aritzeko eskubidearen aldeko kanpaldia egin du asteon NUP Nafarroako Unibertsitateko Euskara Taldeak Arrosadiko campusean (Iruñea), eta gaur manifestazio batekin amaitu dute protesta. Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! lelopean, manifestazio egun dute eguerdian, Iruñeko Baratxurien plazatik abiatuta. Ehunka lagun bildu dira protestara, aldarri argi batekin: «Euskaraz ikasi nahi dugu, gure hizkuntzan bizi nahi dugulako».

Ikasle mugimendu osoak bat egin du gaurko manifestazioarekin eta azken egunetako kanpaldiarekin. Besteak beste, NUPeko talde feministak, neska gazte ikasleak, Akelarre emakume taldeak, Ernaik, eta Unibertsitate Indar Batasunak bat egin dute deialdiarekin. Baina horiekin batera, gaurko mobilizaziora batu dira EHE, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Ernai, LAB eta Sortu.

Manifestazioan salatu dutenez, 34 urte joan dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak ateak ireki zituenetik, eta egun horretatik gaur arte euskarak «bigarren mailan» segitzen du: «34 urte euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen zaigu, gaztelaniaz eta ingelesez ikastera behartzen gaituzte, eta hau errektoreordetza ezberdinen oniritziarekin egin dute». Egoera horrekin amaitzeko garaia dela erantsi dute.
Azpimarratu dute euren aldarriak «zuzenak eta zintzoak» direla, hau da, euskara zintzoki landuko duen errektoreordetza izatea ezinbestekoa dela, eta baita euskarazko profila duten irakasleen kontratazioan aurrerapausoak ematea ere. «Euskara arautzeko egitura legal bat behar dugu». NUPeko errektore Ramon Gonzalori zuzenean eskatu diote konponbideak bilatzeko euskararen etorkizuna kolokan jar ez dadin unibertsitatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.