Indarkeria matxista

Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakume banari erasotzeagatik

Atxilotuek 28 eta 30 urte dituzte, eta bikotekideari eraso diote biek. Bata larunbatean atxilotu zuten, Santa Luzia auzoan, eta bestea, igandean, Sansomendin.

Gasteizko Udaltzainak, Andra Mari Zuriaren Plazan. RAUL BOGAJO / FOKU
2021eko azaroaren 8a
15:40
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, asteburuan bi gizonezko atxilotu ditu indarkeria matxista dela eta. Bikotekideari eraso egitea egozten diete biei.

Lehen gizonezkoa larunbat goizaldean atxilotu zuten, Santa Luzia auzoan. 28 urte ditu, eta bikotekideak, 26. Eztabaida batean eraso zion emakumeari.

Bestea, berriz, Sansomendin atxilotu zuten, atzo. 30 urte ditu, eta arrazoi beragatik atxilotu dute: eztabaida batean neska lagunari erasotzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.