Eduki babestua

Bidelagun izateari buruzko historia bat

Mario Azurzari Aitor Francesena «Galloz» hitz egiten entzuten diogunean, eta alderantziz, lau eskurekin idatzitako historia bat ari gara entzuten. Edo, hobeto esanda, «bi oholekin» idatzitakoa. Historia horretan, Mariok begiak eskaintzen dizkio «Gallori», eta «Gallo», bi aldiz surf egokituko munduko txapelduna, bizitza-maisua da Mariorentzat.

jarraia205667.jpg
2021eko azaroaren 9a
09:29
Entzun

Bidelagun izateak zentzu osoa duenekoa.

«Galloren» historia apartekoa da, zalantzarik gabe. Erabat sinesten ez dituzun horietakoa. Egin daiteke surfean itsua izanda? Berari galdetuz gero, barre ozena entzungo litzateke aurrena, eta ondoren hau: «Eta, zergatik ez?». Izan ere, munduko surf txapelduna baino gehiago, erabakitasunaren, alaitasunaren eta, batez ere, temaren txapelduna da. Mugarik eta oztoporik gabeko indar ikaragarria du «Gallok». Eta indar horrek eraman du bizitzen jarraitzera eta bere pasiorik handienaz, surfaz, gozatzen jarraitzera.

Eta hortxe azaltzen da bikote hobeezin honetako bigarren kidea: Mario, hau da, «Galloren» begiak. Urte askoan, «Galloren» ikasle aurreratuetako bat izan zen Mario, hark artean zerbait ikusten zuela (bestea egungo surfeko izarra izan zen: Aritz Aranburu). Geroago, «Galloren» bidelagun bihurtu zen Mario. Marioren ondoan irabazi zuen «Gallok» 2016ko surf egokituko munduko txapelketa. Eta, harrezkero, elkarrekin surfean aritzeaz harago doa haien arteko harremana.

«Enpatia handia behar da norbaiten bidelagun izateko» - Gallo

Erabakiak segundo hamarrenetan hartu behar dira uretan. Eta, une jakin batzuetan, egoera oso zailetara eraman zaitzake hutsegite txiki batek. «Gallorentzat», funtsezkoa da bere lekuan jartzen dakien bidelaguna izatea. Eta Mariok paregabe egiten duten ezaugarri guztiak ditu: enpatia, sentikortasuna, hurbiltasuna, konplizitatea… «Galloren» hitzetan, «ondoan izan ezean inoiz lortuko ez zenukeen hori lortzeko behar duzun pertsona da bidelagun ona; Mario, adibidez».

Mario ere ez da hankamotz gelditzen «Gallori» buruzko aipamenetan. Haren ustez, bizitzarako benetako irakaspena da «Gallori» laguntzea. Bai uretan, bai uretatik kanpo. Uste du bere zeregina «Galloren» premietara egokitzen jakitea dela. «Galloren» adiskidetzat du bere burua, baina baita haren helburuak lortzeko bitartekotzat ere.

«Olatu bat harrapatzen duen bakoitzean, nik neuk harrapatu izan banu bezala bizitzen dut» - Mario

Marioren esanetan, batzuetan ahaztu egiten zaio «Gallo» itsua dena, eta ikaragarri aberasgarria da haren bidelagun izatea. Izan ere, Mario beti sentitu da «Galloren» ikasle, eta horixe da harreman harrigarri honen paradoxa. Eta, orain, haren bidelaguna dela, egunero ikasten du harengandik «lehenengoan amore ez ematen, gauza guztietan saiatua izaten eta inoiz ere ez etsitzen».

Zalantzarik gabe, balio osoa hartzen duen bidelagun harremanik bada, hauxe da. Biak hazten direlako laguntza horretan, bai kirolean eta bai bizitzan. Horregatik, «Gallok» dioenez, «bizitzako une bakoitzean norbait alboan izatea baloratzen jakin behar da, balio ikaragarria baitu». «Gallok» esana.

Bidelagun Izateari buruzko historia bat. LABORAL KUTXA

LABORAL Kutxan zure bidelagun izatearen balioan sinesten dugu.

Mariok eta Gallok bezala, hurbiltasunaren eta bidelagun izatearen balioan sinesten dugu. Entitate kooperatiboa da gurea, eta, horregatik, gure produktu eta zerbitzu guztietan pertsona hartzen dugu ardatz (behar duena eta behar ez duena). Eta etorkizunean pentsatzeaz eta horretarako prestatzeaz ari bagara, are gehiago.

Hori dela eta, Galloren eta Marioren arteko bidelagun izateari buruzko historia paregabe hau aukeratu dugu Biziaro aurreikuspen-planen azken kanpainarako. Izan ere, produktu horrek pertsonarekin batera eboluzionatzen du, bizitzako une bakoitzera egokituz eta erretirora arte bidelagun izanez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.