Atxilotu dute Barakaldon bi lagun sastakatu eta taberna batean gotortu den gizona

Inguruko kaleak itxi egin dituzte, eta bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman. Ia lau orduz egon da gotorturik tabernako komunean.

Ertzaintzaren bi furgoneta Barakaldon (Bizkaia), artxiboko irudi batean. MIGUEL TOñA / EFE
2021eko azaroaren 9a
12:56
Entzun

Gizon batek bi lagun zauritu ditu gaur goizean Barakaldoko (Bizkaia) Letxezar kaleko taberna batean. Erasoa 10:30 aldera gertatu da: lehenik, tabernako jabeari egin dio eraso labana batekin, eta, jarraian, hura defendatzen saiatu den bezero bat. Biak sastakatu eta zauritu ditu, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.

Erasoaren ostean, tabernan gotortu da erasotzailea, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak inguruko kaleak itxi dituzte.

Ia lau orduz egon da gizona tabernako komunean gotorturik, baina, azkenean, atxilotu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.