Atletismoa

25.000 parte hartzailetik gora izango dira igandean Behobia Donostian

COVID-19 tarteko %25 gutxitu dute parte hartzea. Gainera, hainbat neurri hartu dituzte. Hala, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea irteeran eta helmugan, anoa nahiz berreskuratze guneak kendu dituzte eta 15 minutu luzatu dute irteeren ordutegia lasterketaren dentsitatea murrizteko ibilbide osoan.

ainara arratibel gascon
2021eko azaroaren 9a
17:37
Entzun

Urtebeteko etenaren ostean bueltan da Behobia-Donostia lasterketa. Koronabirusaren pandemia tarteko, parte hartzaile gutxiago izango dira, 25.000 inguru, duela bi urte baino %25 gutxiago. Kategoria guztiak kontuan hartuta, 27.000 izango dira. Emakumeen parte hartzea %25etik gora egongo da. Aurtengo elastikoan ageri den ortzadarrari jarraituz, antolatzaileak ilusioz begiratzen diote igandeari. Lasterketa antolatzeko ohi baino denbora gutxiago izan dute, eta osasun neurriak ere ezarri behar izan dituzte. Baina dena prest dute iganderako.

Aipatu bezala, COVID 19a tarteko hainbat osasun neurri hartu behar izan dituzte. Hala, derrigorrez musukoa erabili beharko da irteera taldeetan, abiatu arte; baita helmugan, hornidura poltsa jaso arte. Bestalde, Lksterketan musukoa ez da jantzita eramango, baina gainean eraman beharko da. Gainera, pilaketak saiheste aldera, Gainera, 15 minutu luzatu da irteeren ordutegia lasterketaren dentsitatea murrizteko ibilbide osoan. Bestalde, ez da ohiko korrikalarien azoka. egingo. Horren ordez, Kamisetak eta dortsalak jasotzeko puntua Reale Arenan jarriko da, Ostiralean 12:00etatik 21:00etara jaso ahalko dira, eta larunbatean 10:00eatik 20:00etara. Horrekin batera, irteerako kontsignan pilaketak ahal bezainbeste saihesteko, irteera aurreko kontsignak erabiltzea gomendatzen dute, eta irteerara talde bakoitzari egokitutako ordua baino 45 minutu baino lehenago ez sartzea, eta tarte hori murriztea euria eginez gero. Osasun agintarien aholkuak jarraituz, solidoen anoa puntuak kendu dituzte. Ur eta isotonikoenak, berriz, kendu egin dituzte. Indarberritze guneak ere kendu egin dituzte:

Irteten lehenak handbikekoak izango dira, 09:30ean. Bost minutu beranduago patinatzailea. Lasterkariei dagokionez, emakumeen proba 09:55ean abaituko da, eta emakumezkoena 10:00etan. Faboritoen artean izen hauek aipatu behar dira: Carles Castillejo, Jaume Leiva, Jesus Olmo, Nuria Lurgueros, Raquel Lardin eta Susana Rodriguez. Aipatzekoa da Maite Maiora mendi korrikalariak bertan parte hartuko duela. Azken aldietan bezala, larunbatean Behobia Txikia jokatuko da. Ohi baino parte hartze txikiagoa izango du honek ere, 1-500 haur inguru. Anoetako estadio txikian izango da, eta haur bakoitzak heldu batekin sartu ahal izango du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.